2019(e)ko otsailaren 11(a) 11:15

Bizkaiko Foru Aldundiak adineko pertsonen irudi estereotipatuari buruz hausnartzeko jardunaldia antolatzen du

Gizarte Ekintzako Saila

Eguna: osteguna, otsailak 14 Ordua: 10:00etan Tokia: Euskalduna Jauregia, A3 Aretoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, adineko pertsonen estereotiporik gabeko irudia eraikitzeko bere asmoan aurrera egiten jarraituz, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, "Imaginario Social sobre las Personas Mayores" izenburua duen jardunaldia antolatu du datorren ostegunean.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lurraldeko adineko pertsonek oso ondo dakite zein den jendearen jarreren aldaketen sustapenean gizarte-irudiek duten garrantzia eta, horregatik, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren barruan arlo hori lantzeko batzorde bat sortu zuten. Jardunaldi honetan lan horien emaitzetako batzuk aurkeztuko dira. Ekitaldian nazioarteko ikuspegia, lan akademikoa, komunikabideen arloa, hausnarketa konpartituak eta konpartitu nahi diren beste batzuk aurkeztuko dira.

Horrela, topaketan zehar Adinkeriaren Behatokiaren lehen txostenaren emaitzak aurkeztuko dira, Bizkaian gehien irakurtzen diren egunkarietan adineko pertsonei lotuta argitaratzen diren informazioak aztertzen dituen Deustuko Unibertsitatearen ikerketa tekniko bat. Adinkeriaren Behatokia (adinagatiko berezikeria) ekimen bateratua da, analisi eta hausnarketa kritiko eta eraikitzailearen bidez adineko pertsonei buruz euskal komunikabideetan zabaltzen den gizarte-imaginarioa aldatu nahi duena.

Programa

  • 10:00 Jardunaldiaren aurkezpena. ISABEL SÁNCHEZ ROBLES, Gizarte Ekintzako foru diputatua.
  • 10:15 Hitzaldi markoak
    • Qué es el edadismo. ESTELLE HUCHET. Age Platform Europe-ko kidea.
    • Evolución de la imagen de las personas mayores en los medios de comunicación vascos. ELIXABETE GARMENDIA. Kazetaria.
  • 11:30 Atsedena.
  • 12:00 Ikerkuntzaren aurkezpena: "Prensa escrita y edadismo: tratamiento informativo de las personas mayores en los periódicos de mayor difusión de Bizkaia".
    • JUAN PAGOLA. Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko doktorea eta irakaslea.
    • ANE MURUAMENDIARAZ. Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduduna.
  • 12:30 Mahai-ingurua eta solasaldia
    • ESTELLE HUCHET. Age Platform Europe-ko kidea.
    • ELIXABETE GARMENDIA. Kazetaria.
    • JUAN PAGOLA. Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko doktorea eta irakaslea.
    • JESÚS ORBE. Familia-medikua. Bizkaiko Adinekoen Kontseilua.
  • 13:45 Jardunaldiaren amaiera.

INSKRIPZIOA DOAN DA; dena dela, plaza erreserbatu behar da presentzia honako bideetako bat erabiliz baieztatuz:

  • Webaren bidez: www.bizkaia.eus
  • Posta elektronikoaren bidez: topaketak@bizkaia.eus
  • Telefono bidez: 94 406 60 00 (goizeko ordutegian)