‘A ze marroia / El gran marrón’

Jasangarritasuna

 Kanpaina horren helburua da hondakin organikoak behar bezala bereizi eta edukiontzi marroian biltzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailari atxikitako Garbiker sozietate publikoaren bitartez, A ze marroia / El gran marrón kanpainari hasiera eman dio. 

Kanpaina urtarrila eta maiatza bitartean egingo da, eta Bizkaiko hainbat udalerritan aurrez aurreko ekintzak egitea aurreikusten da. 

A ze marroia / El gran marrón  karabanak Bizkaiko 28 udalerri zeharkatuko ditu. Udalerri bakoitzean set bat jarriko da, herritarrek hondakin organikoaren bereizketari eta kudeaketari buruz dituzten ezagutzak probatzeko lehiaketak hartuko dituena. Gainera, edukiontzi marroia identifikatzeko eta ixteko udal asko ezartzen ari diren sistemei buruzko informazioa emango da, atxikitzeko prozesua erraztuz. Horretarako, Garbikerrek inplikatutako udalerriekin koordinatuta lan egiten jarraitzen du.

Gazteak ere protagonista izango dira: 20 ikastetxe bisitatuko dira, eta horietan jarduera dinamikoak egingo dira, hala nola errealitate birtualean murgiltzeko esperientziak eta txiki-txikitatik bereizketa egokia sustatzeko diseinatutako prestakuntza-lehiaketak.

Hondakin organikoak errefusaren zati nabarmena izaten jarraitzen du. Behar bezala bereiztea funtsezkoa da 2030erako ezarritako gaikako bilketaren helburuetarantz aurrera egiteko eta lurraldeko hondakinak kudeatzeko sistemaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko.

Karabana ibiltaria

Urtarrilak 23 - Barakaldo

Urtarrilak 24 - Urduña

Urtarrilak 30 - Ibarrangelu

Urtarrilak 31 - Igorre

Otsailak 6 - Santurtzi

Otsailak 7 - Gernika

Otsailak 13 - Mungia

Otsailak 20 - Durango

Otsailak 21 - Abadiño

Otsailak 27 - Ugao

Otsailak 28 - Orozko

Martxoak 6 - Galdakao

Martxoak 7 - Getxo/Areeta

Martxoak 13 - Basauri

Martxoak 14 - Alonsotegi

Martxoak 20 - Erandio

Martxoak 21 - Gorliz

Apirilak 17 - Getxo

Apirilak 18 - Berango

Apirilak 22 - Portugalete

Apirilak 24 - Bilbo

Apirilak 25 - Bilbo

Apirilak 29 - Derio

Maiatza 6 - Zamudio

Maiatzak 8 - Ortuella

Maiatzak 9 - Leioa

Maiatzak 13 - Amorebieta

Maiatzak 15 - Balmaseda

Maiatzak 16 - EA

Lemoa (data zehaztu gabe dago)