#BizkaiaGara, boluntarioek koronabirusari emandako erantzun solidarioa

Gizarte-konpromisoa

Bizkaia buru-belarri aritu da adineko pertsonei alarma-egoeran zehar laguntzen

Koronabirusaren aurrean ahulenak diren kolektiboetako bat COVID19 mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonak dira, bakarrik bizi direnak edo adinekoak diren zaintzaileekin bizi direnak, bereziki konfinamenduan, ezin izan baitute kalera atera kutsatzeko edozein arrisku saihesteko. Hori dela eta, oso zaila egin zaie besteentzat errazak diren lan batzuk egitea, hala nola farmaziara joatea sendagaiak eskuratzeko, edo denda eta supermerkatuetara elikadurarako eta garbiketarako oinarrizko produktuak erosteko.

Behar horiei erantzuteko eta pertsona horiei laguntzeko, Foru Aldundiak #BizkaiaGara laguntza-sarea jarri zuen martxan, Bizkaia osoko boluntarioen partaidetzarekin. Pertsona solidarioek denbora eman dute bere eguneroko bizitzan gure adineko pertsonei laguntzeko.

Beharrezko prestakuntza eta materialak jaso ondoren, #BizkaiaGara-ko boluntarioek laguntza eman diete martxoan eta maiatza artean, aurretik Aldundia harremanetan jarri zen arrisku-kolektibo horretako pertsona hauek behar izan dituzten botikak eta elikagaiak erosteko farmazietara, dendetara eta supermerkatuetara joanez eta modu higieniko eta seguruan bere etxeetara hurbilduz.

#BizkaiGara sareari esker, mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonek bere oinarrizko beharrak ase ahal izan dituzte, bere osasunerako arriskurik gabe, pandemiaren hilabete gogorrenetan.

Bizkaiko boluntariotzari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, boluntan aurki dezakezu, Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-hartzerako Agentzian.

"#BizkaiGara sareari esker, pandemiaren hilabete gogorrenetan pertsona nagusiek bere oinarrizko beharrak ase ahal izan dituzte "