DEIALDIAK

JARDUERAK

Pau Figueres Ortiz artistaren “Donde las patatas, la coca-cola y la fanta” erakusketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/09/20

EDUKIA

Barriek programaren barruan dagoen erakusketa foru-aretoko erakusleihoan egongo da ikusgai irailaren 3tik urriaren 20ra arte.

Erakusketa barriek 2019 programaren barruan dago, eta, horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak arte-sorkuntzarako ematen dituen beken artista onuradunak banakako erakusketen zikloa amaituko da. ;Hurrenez hurren, artista hauen lanak ikusi ahal izan ditugu erakusleihoan: Endika Basaguren, Ohiane Iraguen eta Irati Urrestarazu.

Erakusketarako, objektuak instalatu dira Rekalde Aretoko espazioan. Eskulturen saila ;souvenir ;denda berezi bateko produktuak nahigabe iragartzen dituen ikonokraziaren bitartez aurkitutako, aldatutako eta zipriztindutako objektuetatik pentsatu eta eraiki dira.

Artistaren iritziz, "Donde las patatas, la coca-cola y la fanta" tresna kritiko batean transformatutako oroiminaren besarkadaren eta aukera den hipermodernitatearen gehiegikerietara begiratzeagatik sortzen da. Jarrera hori abiapuntu hartuta, hiria (post-hiriburua) oporretan joateko jolastoki bihurtzen duen berritasun orori aurre egiten dio, adierazi du. ;Haurtzaroko oroitzapenek deseroso egiten dute turistaren kameratik biltzen ez diren imaginario berrien eta negozio-forma berrien oraina, amaitu du.

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde Aretoa, Rekalde zumarkalea, 30

Rekalde Aretoa