“Zure iritzia jakin nahi dugu”

Gizarte-konpromisoa Partaidetza
Bizkaiko eskualdeetako bakoitzeko gazteek erakunde publikoei eta gizarteari esan behar dietena entzutea; horretarako, parte-hartzea eta hausnarketa sustatzeko topaguneak eta espazio telematikoak martxan jarri eta egokituko dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko eskualde bakoitzako udalek “Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko.
- Galdetegia anonimoa da.
- 2020ko abenduaren 15era arte parte har dezakezu.
Zure parte hartzea garrantzitsua da. Eskualdeko ahalik eta gazte kopururik handienak parte hartzea nahi dugu, horrela gazteei zuzendutako programak eta jarduerak hobetu ahal izateko.
Eskualdeko inkestak:
"Eskerrik asko parte hartzeagatik"