Lanekoak ez diren praktikak egiteko bekak

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

ENPLEGUA ETA EKINTZAILETZA

Lanekoak ez diren praktikak egiteko bekak

Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan trebatzeko aukera dute "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, eskainiko diren 10 formazio beken bitartez. Busturialdeko hainbat udalek (Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udalek) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez. Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete eskualdeko gazteei.

Bekak gehienez sei hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte. Bekaren zenbatekoa hilero 680 eurokoa izango da eta hilabete bakoitzaren bukaeran jasoko da.

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Busturialdea eskualdea
  • Udala: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz-Arteaga , Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Enplegua eta Ekintzailetza
  • Esku-hartzeko lerroa: Prestakuntza gaitasunetan

Argibide gehiago

Programaren datuak

Card image cap

ZERIKUSIA DUTEN DEIALDIAK