DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2024ko udan udalekuak, kanpamentuak eta lanerako eremuak antolatzeko foruko dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/09/13

BALDINTZAK

  1. Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  2. Dagokion erregistroan inskribatuak egotea.
  3. Irabazi-asmorik ez izatea.
  4. Jarduera haur eta/edo gazteen eremuan garatzea eta, ondorioz, berariaz hala adieraztea erakunde eskatzaileen estatutuek edo fundazio-eskriturak beren xede eta/edo helburuetan.
  5. Erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatu beharko da, jarduera egiten den bitartean gertatzen diren ezbeharrak estaltzeko.
  6. Emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko jarduketen garapenean esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauaren 43. artikuluarekin bat etorrita, foru-dekretu honen 6.2 oinarrian ezartzen den moduan.

EDUKIA

Diru-laguntza hau emango da haur eta gazteentzako jarduera-programak antolatu eta garatzeko, betiere programon helburua jolasa eta hezkuntza sustatzea bada.

Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen programak:

  1. Kanpamentu finkoak: gutxieneko iraupena bost (5) gau izango da, eta gehienekoa hamalau (14) gau. Gutxienez hamabi (12) partaide izango dituzte, 6 eta 18 urte bitartekoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.
  2. Kanpamentu ibiltariak: gutxieneko iraupena bost (5) gau izango da, eta gehienekoa hamalau (14) gau. Gutxienez zortzi (8) partaide izango dituzte, 14 eta 18 urte bitartekoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.
  3. Udalekuak: gutxieneko iraupena bost (5) gau izango da, eta gehienekoa hamalau (14) gau. Gutxienez hamabi (12) partaide izango dituzte, 6 eta 18 urte bitartekoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.
  4. Udaleku irekiak: gutxieneko iraupena bost (5) gau izango da, eta gehienekoa hamabost (15) gau, jarraikakoak eta toki berean. Gutxienez hamabi (12) partaideizango dituzte, 6 eta 18 urte bitartekoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.
  5. Lanerako eremuak: gutxieneko iraupena bost (5) gau izango da, eta gehienekoa hamalau (14) gau. Gutxienez zortzi (8) partaide izango dituzte, 18 eta 30 urte bitartekoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 15etik 2024ko irailaren 13ko 13:30ak arte izango da.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083920 / 94 4068659

Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Rekalde zumar. 30, Bilbo)