DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Uda Digitala 42 Urdulizen

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/07/21

EDUKIA

16-24 urte dituzu? 42 Urdulizen uda digitala eskaini nahi dizugu web programazioaz, 42 metodologiaz eta lan-mundurako prestaketaz beterik.

  • 🗓️ 2024ko uztailaren 22tik 24ra
  • ⏰ 10:00etatik 14:00etara
  • 📍 42 Urduliz campusa. Urduliz dorrea. 37, Aita Gotzon Kalea. 48610 Urduliz. Bizkaia

Zer da 42?

Aurrez aurreko campusa, eskolarik gabea, libururik gabea, adin-mugarik gabea, 24/7 irekia eta doakoa. Kontzeptu berritzailea eta disruptiboa da, eta 2021ean iritsi zen Bizkaira, Telefonica Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Goi mailako profesional teknologiko bihurtu nahi diren 18 urtetik gorako pertsona guztientzat irekia. Ez da titulaziorik behar, ezta aldez aurreko prestakuntzarik ere, bakarrik pertsona saiatua izatea eta ikasten ikasteko gogoa izatea. 42 doakoa da eta eguneko 24 orduetan dago irekita, urteko 365 egunetan, ikasleek beren erritmoan lan egin eta ikasi ahal izan dezaten. Gehiago jakin nahi duzu, instalazioak ezagutu, zure zalantzak argitu…? Zure zain gaude!

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Telefonica fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia

Torre Urduliz, Aita Gotzon, 37 (48610 Urduliz)

42 Urduliz