DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

42 Urduliz

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2022/10/10

BALDINTZAK

42 Urduliz parte hartzeko ez duzu aurreko ezagutzarik behar ez inolako titulaziorik, 18 urtez gorakoa izan eta ikasteko gogoa, jarrera eta iraunkortasuna edukitzea baino ez.

EDUKIA

42 Urduliz Bizkaian parte hartzeko ez duzu aurreko ezagutzarik behar ez inolako titulaziorik, 18 urtez gorakoa izan eta ikasteko gogoa, jarrera eta iraunkortasuna edukitzea baino ez. 42 Urduliz Bizkaia doako campusa da, aurrez aurrekoa eta eguneko 24 orduetan dago zabalik, asteko 7 egunetan, zure erritmoan ikasi ahal dezazun.

Sartzeko fase bi gainditu behar dira: izena emateko lineako test bat eta 26 eguneko aurrez aurreko hautapen aldi bat (igerilekua). Horren ostean, zure ikaskuntza hasiko da campusean.

42 Urduliz, Bizkaiko programazio-eskola bat baino askoz gehiago da. Balioak, jarrera eta trebetasun gogorrak eta leunak ikasteko akademia bat da. Campusak 2.400 m2 baino gehiago dauzka eta Urdulizko Dorrean dago. Han, Fundación Telefónicaren eskutik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, prestakuntza-eredu disruptibo bat proposatzen da lan-merkatuak eskatzen dituen erronka eta profil digital guztietarako. Eta dena eskemak eta paradigmak apurtuz, gamifikazioan eta “peer to peer” bideetan oinarritutako metodologia batekin, “ikasten ikastea” ardatz duen filosofia batekin, eta sormena, esfortzua, hobetzea eta taldeko lana sustatzen dituen esparru batean. 42 Urduliz orainaren ikaskuntza da.

Baina, batez ere, 42 Urduliz Bizkaia UP TO YOU da: zeuk aukeratzen duzu zer ikasi eta zer erritmotan.

Hurrengo epeak:

  • Otsailak 14
  • Ekainak 27
  • Urriak 10

Ausart zaitez eta ezagutu zelan beharko duzun urte bat baino gutxiago zure lehen lanbide esperientzia lortzeko! 42 Urduliz, lehen minututik ikasiko duzu programazioa eta enpresetan zure lehen esperientzia izan ondoren, prestakuntzan jarraitu ahalko duzu nahi dituzun adar tekniko guztietan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Telefonica fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia

Torre Urduliz, Aita Gotzon, 37 (48610 Urduliz)

42 Urduliz