Zabalik Europar Batasunarekin zerikusia duten ikasketak egiteko beken deialdia

Hezkuntza eta prestakuntza

2020-2021 ikastaroan, Europar Batasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko espezializazio ikasketak egiteko beken beste edizio bat daukagu hemen.

Helburua ikasleek Europako unibertsitateak, erakundeak eta ekonomia sakon ezagutzea da.

Beka horiek unibertsitate gradudunentzat edo lizentziadunentzat dira, batez ere Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zuzenbideko, Politika eta Administrazio Zientzietako edo Soziologiako ikasketak egin dituztenentzat.

Beka bakoitza 24.000 eurokoa izango da ikasketak Brujasko Europa Ikastegian egiten dituztenentzat. Beste unibertsitate batzuetan ikasten dutenentzat, berriz, 12.000 eurokoa izango da, bidaia, ostatu eta egonaldi gastuetarako, tasa akademikoetarako, inskripziorako eta matrikularako.

Beka eskatu ahal izateko baldintzak

 Zure eskaera martxoaren 13 baino lehen aurkeztu dezakezu.

“Europar Batasunari buruzko prestakuntza jaso unibertsitate ospetsuetan!”