DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Aisialdian trebakuntza sustatzeko diru-laguntza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/15

BALDINTZAK

Honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte foru dekretu honetan araututako diru laguntzak: irabazi asmorik gabe eratutako aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskolen erakunde titularrak, baldin eta maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritako kasuetako batean ez badaude eta betekizun hauek betetzen badituzte:

a)  Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea. Dekretu horren bidez, haurren eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begiraleak eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak ofizialki aintzatestea arautzen da. Bai eta Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legean xedatutakoa ere.

b)  Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra izatea Bizkaiko Lurralde Historikoan.

c)  Jarduera-eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa izatea.

d)  Emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko jarduketen garapenean esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauaren 43. artikuluarekin bat etorrita, foru dekretu honen 6.2 e) oinarrian ezartzen den moduan.

e)  Euskararen erabilera sustatzeko jardueren arloan esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, foru dekretu honen 6.2 d) oinarrian ezartzen den moduan.

Gainera, dekretu arautzailean jasotako gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

EDUKIA

Diruz lagun daitekeen jarduera astialdirako hezitzaileak Trebatzeko Eskola Ofizialek astialdiko hezkuntza-jardueretako zuzendariak eta begiraleak trebatzeko 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarteko epean egiten dutena da.

Eskabideak aurkezteko epea foru dekretu hau 2026ko urriaren 1etik hasi eta urriaren 15eko 13:30era arte izango da.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083920 / 94 4068659

Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Rekalde zumar. 30, Bilbo)