DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Aisialdian trebakuntza sustatzeko diru-laguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/10/11

BALDINTZAK

  1. Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, haur eta gazteen aisialdi jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen duten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1994ko azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea, bai eta Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legean xedatutakoa ere.
  2. Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra izatea Bizkaiko Lurralde Historikoan.
  3. Jarduera-eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa izatea.
  4. Emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko jarduketen garapenean esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauaren 43. artikuluarekin bat etorrita, foru-dekretu honen 6.2.
  5. oinarrian ezartzen den moduan. e) Euskararen erabilera sustatzeko jardueren arloan esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, foru-dekretu honen 6.2 d) oinarrian ezartzen den moduan.

EDUKIA

Diruz lagun daitekeen jarduera astialdirako hezitzaileak Trebatzeko Eskola Ofizialek astialdiko hezkuntza-jardueretako zuzendariak eta begiraleak trebatzeko 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarteko epean egiten dutena da.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083920 / 94 4068659

Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Rekalde zumar. 30, Bilbo)