Algoritmoaren probarako curriculuma

Enplegua

Sortu aurkezpen-gutun perfektua

Laneratzea gazteen kezka handienetako bat da; izan ere, lehen lan-eskaintzei edo elkarrizketei aurre egiteak beldurra eman dezake. Gaur egun, gazte gehienek prestakuntza espezializatua jasotzen dute sektore bakoitzean, eta, beraz, ezinbestekoa da zure curriculumean zure trebetasun, gaitasun, ezagutza eta esperientzia guztiak azpimarratzea, nahiz eta gutxi izan.

Teknologia berriak hautagaitzetan agertu direla kontuan izan behar da. Lehen, faseak gainditzeko hautagai egokienak zeintzuk ziren erabakitzeaz edo curriculuma baztertzeaz erreklutatzaileak arduratzen ziren. Orain, aldiz, enpresa erreklutatzaileek algoritmoak erabiltzen dituzte jasotzen dituzten eskaera guztiak iragazteko, hasierako bahea egiteko eta hautagaitzak espezializazioaren edo lanpostu bat betetzeko trebetasunen arabera sailkatzeko.

Algoritmo hauek erabilgarriak izan daitezke CV-bolumen handiak modu eraginkorrean prozesatzeko, baina erronkak ere planteatzen dituzte, batez ere zu bezalako pertsonentzat, lanpostu horietara postulatzen baitzara. Beraz, zure curriculuma gako-hitzekin eta algoritmoek bilatzen dituzten irizpideekin egokitzea ezinbestekoa da. Honek, batzuetan, zure esperientziaren eta trebetasunen aurkezpenean egiazkotasuna galtzea ekar dezake.

Nola pasa dezakezu hurrengo fasera algoritmoa saihestuz?

  • Ez saiatu softwarea engainatzen. Proba hori iruzurrekin gainditzea lortzen baduzu eta lanpostuarekin bat ez bazatoz, pertsona batek zure trebetasunak eta gaitasunak ikusten dituenean, zure hautagaitza baztertu egingo du.
  • Eskaintza behar bezainbeste berrirakurri. Ziurtatu enpresak erabili dituen adierazpen berak erabiltzen dituzula.
  • Gako-hitzak erabili. Teknologiak bilatuko dituen terminoak erabili: titulazioak, aurreko postuak, hizkuntzak, etab.

Lan-eskaintza batean nabarmentzeko erabil dezakezun beste tresna bat aurkezpen-gutun bat sortzea da; izan ere, enpresarekiko lehen harremana izatean, zure hautagaitza humanizatzen eta lehen inpresio ona ematen lagunduko dizu.

Gogoratu, beti CVarekin batera bidali behar duzula! Gutunean, zergatik bidali duzun azaldu behar duzu, zure punturik indartsuenak eta zure hautagaitza nabarmentzeko, elkarrizketa bat eskatuz.

Aholku gehiago nahi badituzu, hemen aurkituko dituzu. Kontuan izan algoritmoak garrantzitsuak diren arren, funtsezkoa dela zure trebetasunak eta lorpenak argi eta zintzo nabarmentzea.