DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

AP-68 azpiegitura erabiltzen duten pertsona fisikoentzako dirulaguntza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/12/31

BALDINTZAK

  • Dagokion hilabetean sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Indarrean izatea beren gidatzeko baimen pertsonala (gidabaimena).
  • AP-68 (Bilbo-Zaragoza autobidea) azpiegituretan zirkulatzea ordainpeko bide-zatietan, zatiok Foru Aldundien titulartasunekoak badira (Bizkaia edo Araba).
  • Identifikatu eta ordaintzeko gailu telematikoa (OBE) izatea, eta haren bidez ordaintzea aurreko paragrafoan aipatzen diren joan-etorriak. Gailu hori pertsonala eta besterenezina izango da.
  • Egunean edukitzea zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak.
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Inola ere ezingo dute dirulaguntzaren onuradun izan berdintasun-printzipioen aurkako jokaera eta/edo ibilbidea duten pertsona fisikoek, ez eta arau-hauste oso larria dela-eta zehapenik jaso dutenak edo administrazio-ebazpen nahiz epai judizial irmo bidez kondenatuak izan direnak honako arrazoi hauengatik: Langileen Estatutuan edo aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako tratu- eta aukera-berdintasunaren betebeharra ez betetzeagatik; sexua dela-eta diskriminazioa egiteagatik; lanean sexu-jazarpena egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluak ezartzen dituen egoeretariko batean. Eskabidean dagoen adierazpenaren bidez egiaztatuko da baldintza hori.

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua, zeinaren bidez onartzen baitira AP-68 azpiegitura (Bilbo-Zaragoza autobidea) foru aldundien titulartsauneko ordainpeko tarteetan erabiltzen duten pertsona fisikoentzako dirulaguntzetarako 2025 urterako oinarri arautzaileak eta deialdia,, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025 abenduaren 31ra.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

90 084 00 48

Interbiak, Kanariar uharteak 19-1. Solairua

Interbiak Bizkaia