DEIALDIAK

BEKAK

Arte plastikoan eta ikusmen-artean, arte dramatikoan, musikan, eta dantzan bekak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/02/23

BALDINTZAK

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera inolako etenik gabe Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean, edozeinetan, erroldatuta egotea.

EDUKIA

2023ko ekitaldirako onartzen dira beken oinarri arautzaileak eta deialdia, arte plastikoen eta ikusmen-arteen, arte dramatikoaren, musikaren, eta dantzaren modalitateetan.

Dekretu honen xedea da bikaintasuna eta prestakuntza hainbat arte-diziplinatan lortzeko espektatibak dituzten pertsonak detektatzea eta sostengatzea.

Bekak bakarrik jaso ahal izango dituzte ikasturte bateko (ohiko iraupena 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arte izaten da) iraupena duten proiektuek, modalitate hauetan:

  1. Arte plastikoak eta Ikusmen-Arteak.
  2. Arte Dramatikoa.
  3. Musika.
  4. Dantza.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 19tik 2023ko otsailaren 23ko 13:30ak arte izango da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710 / 94 4068759

Euskera, Kultura eta Kirol Saila, Errekalde zumark., 30 - 2 48009 Bilbo

Bizkaiko Foru Aldundia