Aurten Euskaraldia etxetik ere, #EtxealditikEuskaraldira

Kultura eta sormena Partaidetza

Zein hizkuntza erabiltzen duzu lagunekin?

Eta familiarekin? Zein hizkuntzatan dituzu konfiguratuak zure gailuak? Zure buruari hauek bezalako galderak egitea proposatzen dizugu, euskara zure bizitzan duen garrantzia aztertzeko. Animatzen zara?

Euskaraldiak honi buruz hausnartzera lagunduko dizu ariketa sozial baten bidez. Guztion artean hizkuntza-ohiturak aldatu ditzakegu euskararen erabilera handitu ahal izateko. Mugimendu honen parte izan nahi duzu? Aurten, bere bigarren edizioa ospatzen du era berezi batean.

Gauden egoera kontuan hartuz, inoiz baino gehiago elkarrekin komunikatzeko beharra daukagu. Elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Beraz, hau da proposamena: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen? Horretarako Euskaraldiak Etxealditik Euskaraldira ekimena antolatu du. Maiatzaren 3ra arte etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa. Horrela, etxetik, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia prestatzen hastek.

Jarraitu Euskaraldia sare sozialen bidez, haien ariketa eta gomendioak jarraitu ahal izateko eta zure ekarpenak egiteko: @Euskaraldia