Barriek 2020, sormen handiko Bizkaiko artista talentudun berriak

Kultura eta sormena

Barriek 2020 programaren bigarren geralekuak Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketa ekarriko du Rekalde Aretoko erakusleihora.

Natalia Suarez, Claudia Rebeca Lorenzo, Ivan Gómez eta Irati Inorizaren lanak izango dira ikusgai.

Barriek 2020 programan Bizkaiko Foru Aldundiaren arte sorkuntzako bekak jaso dituzten artisten lan plastiko eta bisual hautatuen erakusketa egingo da.

Barriek programaren lehen ekitaldia Natalia Suarezen lanen erakusketa izango da; 2020an zehar lau artistaren erakusketak egingo dira Rekalde Aretoan, banaka. Natalia Suarezen erakusketaren ondoren Claudia Rebeca Lorenzorena etorriko da, gero Iván Gómezena eta azkenik Irati Inorizarena. Lanak txandaka erakutsiko dituzte, hilean behin aldatuta, gutxi gorabehera.

Gainera, jarduera osagarriak egingo dira artistekin, hala nola norbere burua ezagutzeko tailerrak eta publikoari haien lanen gakoak eta interesa ezagutarazteko topaketak.

Otsailaren 5etik martxoaren 1era

Natalia Suárez Ortiz de Zarate (Gasteiz, 1994). Batez ere pintura lantzen du, baina arte eszenikoetan ere aritzen da Tripak konpainiaren barruan. Unibertsitate-ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Lisboako FBAULen. 2018an Bizkaiko Foru Aldundiaren arte sorkuntzako beka jaso zuen eta TABAKALERAko egonaldi-programan izan zen, Donostian; 2019an AiR Sandnes nazioarteko egonaldi-programan aritu zen (Norvegia). Hainbat erakusketa kolektibotan izan da: "Markak", Okela Sormen Lantegia (Bilbo) eta "DIME DAME" Galería Aire aretoan, besteak beste.

Martxoaren 3tik 29ra

Claudia Rebeca Lorenzo (Gasteiz, 1994). 2014. urtean ikerkuntza eta sormen masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Arte esperimentaleko Kalostra eskolan (Donostia) izan da eta MACBAren Ikasketa Independenteen Programan parte hartu du, zuzendaria Paul B. Preciado dela. 2019an egonaldia egin du Tabakaleran (Donostia).

Hona parte hartu duen azken erakusketak (banakakoak zein kolektiboak): Generaciones 2020 (Madril); BI, DOS, TWO, Azkuna Zentroa (Bilbo); Perro dormido, IRJ (Logroño); Cabeza frente Cabeza, Salón (Madril); Pliegue, Okela (Bilbo); Call 2017 Luis Adelantado (Valentzia) eta Herlieve, Ciudadela (Iruña).

Martxoaren 31tik apirilaren 26ra

Iván Gómez (Irun, 1984). Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean; ondoren San Antonio de Los Bañosko (Kuba) zine-eskolan ikasi zuen. Ikerkuntza eta sormen masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gaur egun bertan ari da lanean ikertzaile gisa. Beraren piezak ikusgai izan dira MAMM museoan (Medellín), Pärnu International Film and Video Festival (Tallin) ekitaldian, Museo Vostell Malpartida (Cáceres) museoan, La Casa Encendida (Madril) aretoan, eta hainbat hiritan (Berlin, Brusela eta New York). Hainbat sari jaso ditu, eta beraren pieza batzuk bilduma pribatuetan daude.

Apirilaren 28tik maitzaren 24ra

Irati Inoriza (Balmaseda, 1992). Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu zen eta gero Arte Ikerkuntza eta Sorkuntzako Masterra egin zuen bertan. Ondoren, T. Ruller-ren Atelier de Performance zentroan amaitu zituen osatu zituen ikasketak, VUT Unibertsitatean (Txekia). 2019an, beraren BLUE: contact line: RED proiektua C. C. Montehermosoko (Gasteiz) erakusketa-programazioan egon da eta WHAT A BLUE! proiektua  ZSenne Art Lab zentrokoan (Brusela). Ourenseko Aldundiaren Arte Plastikoen XV. Lehiaketan aritu da eta New Yorkeko Pablo’s Birthday galeriako HERE+NOW erakusketan izan da.

2017an artista-proiektuaren saria eman zioten Casal Solleric zentroan "Take your broken heart, make it into art" lanagatik. WHAT A BLUE! lana honako hauetan izan da ikusgai, besteak beste: A-DASH Space (Atenas), Sintomáticas (L’Estruch, Bartzelona), keep in touch (Laboratorio Lamosa, Cuenca), WHITE FARM (Farm Cultural Park, Sizilia) eta MALAMUT FESTIVAL (Ostrava, Txekia).

Informazio gehiago eta erreserbak )944068532 edo salarekalde@bizkaia.eus

“Barriek, Bizkaiko sormen-talentuen lana ikusarazi eta ibilbide artistikoan laguntza eman nahi die”