DEIALDIAK

JARDUERAK

BARRIEK: Mar de Dios erakusketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/06/21

EDUKIA

2026ko apirilaren 14tik ekainaren 21era

Rekalde Aretoak MAR DE DIOS (Barakaldo, 1992) erakusketa aurkezten du, barriek zikloa barruan. Programa horrek ikusgai jartzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen bekez gozatu duten artisten aukeraketa bat.

Erakusketa honek artistak azken bost urteetan egin dituen lanetako batzuk erakusten ditu. Aldi horretan, buztina baizik ez du erabili laneko material gisa. 2021etik 2026ra arteegindako piezak biltzen dira, eta berak aukeratu ditu, nolabait, berarentzat afektibitate terminoari dagozkiolako.

Afektua izan da azken hamarkada erdi honetan bere lana gidatu duen irizpidea. Aldi berean, ulertzen du leku horretatik hurbildu behar duela artera, haren edozein adierazpenera: interpelatzen dioenaren eragina jasoz, gorputza aurretik jarriz eta adimena atzean utziz, arrazionalak esku hartu eta hitzezko iritzi eta etiketetan disekzionatu aurretik.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944 06 85 32

Rekalde zumarkalea, 30

salarekalde@bizkaia.eus 

Rekalde Aretoa