Egin errealitate zure negozio-ideia BEAZen laguntzei esker

Enplegua eta ekintzailetza

BEAZek enpresei eta ekintzaileei laguntzen die proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko ahaleginean.

Enpresa berria edota berritzailea bazara:

Zure enpresa sortzeko eta martxan jartzeko dirulaguntza eska dezakezu, dirulaguntzak zure proiektua martxan jartzeko behar duzun finantzaketa aurkitzen lagunduko dizu, enpresa martxan jartzen lagunduko duten profesional edo espezialista independenteak bilatzen eta hautatzen lagunduko dizu, baita, hala eskatuz gero, abiarazteko bazkideak bilatzen ere.

Eskabideak aurkezteko epea: otsailaren 10etik martxoaren 12ra

Informazio gehiago

Gainera, enpresa sortzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldez aurreko dirulaguntzaren bat jaso izan baduzu, "Prestaekin" doako gaikuntza-programan sar zaitezke. Programa horrek negozio-eredua, marketin digitala edo komunikazioa bezalako gaietan sakontzen laguntzen dizu.

Programa hori eskatu ahal izateko, 2018ko eta 2019ko sortzeko foru-programaren baten onuradun izan behar izan duzu.

Otsailaren 5ean hasiko da.

Informazio gehiago