DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/06/30

BALDINTZAK

a) Etenik gabe 2019ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.

b) 2019. urtean proba hauetan parte hartzea: 1) Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere honako kategoria hauetan: kadeteak, gazteak, juniorrak edo absolutua; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute. 2) Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren estatuko probetan parte hartzea, baina betiere Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari gisa aitortuak badaude; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute. 3) Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere probak maila absolutukoak badira; lehiaketek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.

c) 2004. urtean edo hori baino lehen jaioak.

d) Diru laguntza eskabidearen objektu den modalitateko Bizkaiko lurraldeko kirol federazioan edo, modalitatean Bizkaiko lurralde federaziorik ez badago, Euskadiko federazioan izena emanda duen kirol klub edo elkarte bateko lizentzia edukitzea, 2019. urtekoa edo 2019/2020 denboraldikoa.

EDUKIA

Dekretu honen bidez, diruz lagunduko dira titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren kirol probetan parte hartzeko izen ematea, egonaldia, bidaiak eta mantenua direla-eta Bizkaiko kirolariek dituzten gastuak, betiere lehiaketetan banaka edo bikoteka hartzen badute parte eta probak 2019. urtean egiten badira. Probek izan behar dute kategoria kadete, gazte, junior edo absolutukoak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia Euskera eta Kultura Saila

94 4068710 / 94 4068759

Errekalde zumark., 30 - 2 48009 Bilbo