DEIALDIAK

BEKAK

Garapen Iraunkorren arloan Nazioartekotze-Beka

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/05/12

BALDINTZAK

  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Adina: gehienez 30 urte praktikaren gozamen-aldi osoan.
  • Natur zientzietan, gizarte zientzietan, hezkuntzan, komunikazioan edo antzeko beste arlo batzuetan graduko edo graduondoko ikasketak izatea. Ikasketa ofizial horiek deialdi honen aurreko 5 urteetan amaitu behar dira (7, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).
  • Ingelesaren eta/edo frantsesaren ezagutza bikaina.
  • Gaitasun analitikoa eta xehetasunekiko arreta. Talde-lanean parte hartzeko prestasun handia izatea, eta kultura anitzeko ingurune batean lan-harremanak izateko irekitasuna izatea.
  • Informatikako ezagutza onak, komunikazio-gaitasunak eta sare sozialen kudeaketa
  • Lehentasuna izango dute lehenago UN Etxearen bekarik izan ez dutenek.

EDUKIA

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundean (UNESCOn), Euskadiko gazte bati Garapen Iraunkorraren arloan nazioarteko praktika profesional bat emateko.

 Praktika profesional hau MaB Programan (Pertsonak eta Biosfera Programan) garatuko da, UNESCOk Parisen duen egoitza nagusian.

Programa honen heldurua da oinarri zientifiko bat ezartzea pertsonen eta ingurunearen arteko harremana hobetzeko

  • Iraupena:  6 hilabeteko aldia, 2026ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
  • 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
  • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
  • Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.

Baldintzak betetzen dituzten interesdunek curriculum vitaea eta motibazio-gutuna (800 hitz gehienez) bidali beharko dituzte, "UNESCO Beka" erreferentziarekin emailera.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Unesco Etxea

94.427.64.32

Isozaki Atea, Plaza de la Convivencia, 12, Local 1 (Bilbao)

iraunkortasuna@unetxea.org

Unesco Etxea