Berdintasunaren aldeko 2025eko Zirgari Sariak

Gizarteratzea Partaidetza

Zirgari Sarien bidez emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona, erakunde eta proiektuak aintzatesten dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurten banatutako Zirgari sarien bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako lan ona aitortu zaie Carmen Mijangos zientzialariari (ohorezkoa), Mujeres con Voz elkarteari eta Musika eta zure begirada proiektuari (eCivis elkartearena).

Sariak banatzeko ekitaldia, bostehun bat pertsona hartuko dituena, martxoaren 7an izango da, 18:00etan, Bilboko BBK aretoan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan.

IZEN-EMATEA

Hamar edizioren ondoren, ekitaldia bera zein sariak dagoeneko erreferenteak dira Bizkaian, gizartearen aldaketa sustatzen dutenen aintzatespenari dagokionez. Bostehun pertsona inguru bertaratzea espero da. Bertaratuek gau-ekitaldi paregabe batez gozatzeko aukera izango dute, non, sarituei omenaldia egiteaz gain, erakundeek berdintasunarekiko duten konpromisoa berretsiko den. Etorri nahi dutenek esteka honen bidez eman dezakete izena: https://bit.ly/Zirgari2025  (tokiak mugatuak dira).

La Diputación Foral de Bizkaia y BBK reconocen este año con los Premios Zirgari por su defensa de la igualdad de mujeres y hombres a la científica Carmen Mijangos (honorífico), a la Asociación Mujeres con Voz y al proyecto Musika eta zure Begirada (de la Asocaición eCivis).

La gala de entrega de estos galardones se celebrará con la asistencia de cerca de medio millar de personas el 7 de marzo a las 18:00 horas en la Sala BBK de Bilbao, jornada previa al Día Internacional de las Mujeres.

INSCRIPCIÓN

Tras diez ediciones, esta gala y los premios se han consolidado como un referente en Bizkaia en reconocimiento de quienes impulsan el cambio social. Se espera la asistencia de cerca de medio millar de personas, que podrán disfrutar de una velada única en la que, además de rendir homenaje a las premiadas, se reafirmará el compromiso de las instituciones con la igualdad. Las personas interesadas en asistir pueden inscribirse a través de https://bit.ly/Zirgari2025 (aforo limitado). 

Ohorezko saria: Carmen Mijangos

Aurten, Ohorezko Zirgari Saria Carmen Mijangosek jasoko du. Biologia molekularraren aitzindari, arrasto sakona utzi du komunitate zientifikoan, bai tokiko mailan, bai nazioartekoan. Mijangosek ikerketari eskaini dio bere lan-ibilbidea, baina hark utzitako ondareak zientziaren eremua gainditzen du. Arlo akademikoan genero berdintasunarekin duen konpromisoak eta emakume zientzialarien belaunaldi berriei ateak irekitzeko egin duen lanak erreferente eztabaidaezina bihurtu dute bere arloan. Espiritu menderaezinarekin eta ikuspegi argiarekin, Carmenek erakutsi du aurrerapen zientifikoa ezin dela bereizi gizarte bidezkoago baten aldeko borrokatik. Bere lan-ibilbideak Bizkaiarekin eta bere jendearekin duen konpromisoa islatzen du, gure lurraldeko balioak munduko beste txoko batzuetara eraman baititu eta ezagutzaren bidez aurrerapena sustatu baitu.

Berdintasunaren aldeko Proiektuaren Saria: Musika eta Zure Begirada (MZB)

Berdintasunaren aldeko Proiektuaren Saria Musika eta Zure Begirada (MZB) ekimenak jaso du. Kultura eta hezkuntzaren arloko ekimen horrek musika, ikus-entzunezkoak eta sare sozialak erabiltzen ditu genero berdintasunari eta estereotipoei buruz sentsibilizatzeko eta eragina sortzeko. MZBk nerabeekin lan egiten du bereziki, gizartearen mezuak bereganatzeko gaitasun handiena duen kolektiboarekin hain zuzen, eta ikuspegi berritzaile eta parte hartzailea proposatzen du, hausnartzera eta ekitera gonbidatzen duena. 2019an sortu zenetik, MZBk milaka gazterengan eragina izatea lortu du, eta tresnak ematen dizkie genero-arau tradizionalak zalantzan jartzeko eta indarkeriarik eta desberdintasunik gabeko etorkizunerako bidean gazteak ahalduntzeko.

Berdintasunaren aldeko Erakundearen Saria: Mujeres con Voz (McV)

Mujeres con Voz (McV) elkarteak Berdintasunaren aldeko Erakundearen Saria jaso du, emakume migratuen eskubideak defendatzeko egiten duen lan bikainagatik. Elkartea 2011n sortu zen Getxon, eta elkarri laguntzeko espazio seguru gisa finkatu da, non emakumeek esperientziak partekatzen dituzten, eta beren errealitatea aldatzeko hausnartzen eta ahalduntzen diren. Elkarteak emakume horien egiturazko desberdintasuna ikusarazteko lan egiten du, izan ere, emakume horietako asko lan feminizatu eta prekarizatuetan aritzen dira; horiek horrela, bizitza sozial eta komunitarioan modu aktiboan parte har dezaten sustatzea du helburu, betiere feminista, arrazismoaren aurkakoa eta ekologista den ikuspegi batetik abiatuta.

"berdintasunaren alde"