DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko margolaritza-lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/09/13

EDUKIA

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko XVI. margolaritza-lehiaketa antolatuko du aurten. Interesa daukaten eta margolaritza maite duten guztiek parte hartu ahal izango dute, umeek zein helduek. Arte-munduaren barruan ibilbide luzea eta ospe handia duen jarduera hori indarberrituta itzuliko da aurten, talentua atzemateko Haur-Gazteen (15 urtera arte) eta Helduen (16 urtetik aurrera) kategorietan.

Dagoeneko 16 urte daramatza Berreginen Museoak Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kaleak artistaz betetzen, inspirazioa bilatzeko jardunaldi oso batez. Ekitaldia 2025eko irailaren 13an egingo da Bilboko auzo enblematiko horretan, 08:30etik 14:00etara.

Lehiaketaren helburua hauxe izango da: “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia (eraikinak, plazak, parkeak, bazterrak...)” ondoen islatzen duen artelana aurkitzea. Parte-hartzaileek beren trebetasun teknikoa eta artistikoa plazaratu ahal izango dute, betiere aipatutako gaiari helduz, proba egingo den hiri-ingurunean. Zenbait urtez akuarelak besterik ez ziren onartu lehiaketan, baina azken urteotan teknika librea da.

Lehiaketan parte hartzeko Berreginen Museoan izena eman beharra dago, dohainik, irailaren 13an, 08:30etik 10:00etara.

Euskarria, laua eta zuria, irailaren 7an zigilatuko da, 08:30 eta 10:00ak bitartean, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Jakin beharra dago euskarri horren aldeetako bat ere ezin izango dela izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa ere, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango duela. Artistek lana egiteko beharrezkoa duten material guztia ekarri beharko dute.

Litekeena da irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izatea.

Sariak hauek izango dira:  Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €

                                                 Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria:   500 €

                                                 Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria:   250 €

Manuel Balsa “El Ruso” sari berezia akuarela onenarentzat:     500 €

                                               Haurrentzako sari berezia, marrazteko materiala

                                               Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bilboko Artelan Berreginen Museoa

94 6790255

San Francisco 14

Bilboko Artelan Berreginen Museoa