DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Berriatuko gazteei zuzendutako haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua lortzeko dirulaguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/21

BALDINTZAK

— Berriatuan erroldatuta egotea.

— 16 urte beteta eta 35 urte baino gutxiago izatea eskaera egiten denean

— Udalarekin zorrik ez izatea.

— Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortzeko jasotako ikastaroa euskaraz izatea.

— Egin beharreko ebaluazio probak egitea eta Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortzea

— 3. hizkuntza eskakizunaren ziurtagiria (EGA titulua, C1 edo baliokidea) 18 urte baino gehiago baldin badituzte. 18 urte baino gutxiago dituenak, ezagutza hori Berriatuko AEK euskaltegiak egindako probarekin frogatu ahal izango du, eskaera egiterako garaian eskatuz gero.

— Ikasturte amaieran tituluaren agiria edo ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

EDUKIA

Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortzeko titulua lortzeko ikastaroak lagunduko dira diruz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Berriatuako Udala

94 613 70 30

Herriko plaza, 1

udala@berriatua.org

Berriatuako Udala