DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Gazteen alokairurako dirulaguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/04/11

BALDINTZAK

  1. Bizikidetza-unitateko pertsona guztiek 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, bizikidetza-unitatearekin batera bizi diren mendeko adin txikikoen kasuan izan ezik.
  2. Eskatzaile edo bizikidetza-unitateko kide batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik.
  3. Onuradunek dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute. Halaber, Berrizko udalerrian erroldatuta egon beharko dute, gutxienez urtebetez jarraian, eskabidea aurkezteko unean. Gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik bost urtez jarraian Berrizen erroldatuta egon eta bertan benetan bizi izana.
  4. Bizikidetza-unitatearen lan-errenten diru-sarrerak urteko, 28.000 euro gordin baino txikiagoa izango da.
  5. Diru-sarreren osaerari dagokionez, betetako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da izan 601,10 eurotik gorakoa urteko.
  6. Bizikidetza-unitateko kide guztiek egunean egon beharko dute Berrizko Udalaren zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketan.
  7. Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean ez egotea inongo lotura familiarrik errentatzailearekin, odol edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

Guztira udalak 15.000 euro bideratuko ditu eta etxebizitzaren hileko alokairu prezioaren %50era arte finantzatu ahal izango da. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 250 euro/hileko izango da eskaera eta etxebizitza bakoitzeko eta onuradunek aurreko ekitaldian, hau da, 2024an, beren gain hartutako alokairu-gastuaren zati bat ordaintzeko balioko dute.

Era berean, nabarmendu behar da emandako dirulaguntzak bateragarriak izango direla beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik datozen dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, baldin eta horien guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen alokairuaren guztizko kostua.

EDUKIA

Deialdi horren bitartez, Berrizen alokairu-erregimeneko etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (biak barne) ohiko bizilekurako duten etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Berrizko Udala

946 824 036

Iturritza 51

berriz@berriz.eus

Berrizko Udala