DEIALDIAK

JARDUERAK IKASTARO ETA TAILERRAK

Bidaiariak eta salgaiak errepidez garraiatzeko diren zenbait ibilgailuren gidarien hasierako prestakuntza egiaztatzen duen lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak BIZKAIAN

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/10/17

EDUKIA

Hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak egiteko 2024. urteko deialdiak onartzea. Ziurtagiri hori beharrezkoa da Gidarien Araudi Orokorrean zehaztutako C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenak izatea eskatzen duten ibilgailuak bide publikoetan gidatzeko. Hona hemen proben egutegia:

  • Lehenengo deialdia: 2024ko urtarrilaren 12an.
  • Bigarren deialdia: 2024ko otsailaren 23an.
  • Hirugarren deialdia: 2024ko apirilaren 19an.
  • Laugarren deialdia: 2024ko ekainaren 7an.
  • Bosgarren deialdia: 2024ko irailaren 20an.
  • Seigarren deialdia: 2024ko azaroaren 8an.

Eskaera-orriak aurkezteko epea:

  • Urtarrila: 2023ko azaroaren 29tik abenduaren 21era.
  • Otsaila: 2024ko urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra.
  • Apirila: 2024ko martxoaren 6etik martxoaren 26era.
  • Ekaina: 2024ko apirilaren 26etik maiatzaren 17ra.
  • Iraila: 2024ko abuztuaren 8tik abuztuaren 30era.
  • Azaroa: 2024ko irailaren 27tik urriaren 17ra.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 406 8000

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila