DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bide-azpiegitura bidesaridunak erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/12/31

BALDINTZAK

  1. Dagokion hilabetean sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  2. Indarrean izatea beren gidatzeko baimen pertsonala (gidabaimena).
  3. Bizkaia, Gipuzkoa (AP-1 eta AP-8) edo Arabako (AP-1) foru aldundien titulartasuneko diren eta zuzenean kudeatzen diren bide-azpiegitura bidesaridunen baten erabiltzaile izatea.
  4. Identifikatu eta ordaintzeko gailu telematikoa (OBE) izatea, eta haren bidez ordaintzea aurreko paragrafoan aipatzen diren joan-etorriak. Gailu hori pertsonala eta besterenezina izango da.
  5. Egunean edukitzea zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak f) Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana,
  6. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Inola ere ezingo dute dirulaguntzaren onuradun izan berdintasun-printzipioen aurkako jokaera eta/edo ibilbidea duten pertsona fisikoek, ez eta arau-hauste oso larria dela-eta zehapenik jaso dutenak edo administrazio-ebazpen nahiz epai judizial irmo bidez kondenatuak izan direnak honako arrazoi hauengatik: Langileen Estatutuan edo aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako tratu- eta aukera-berdintasunaren betebeharra ez betetzeagatik; sexua dela-eta diskriminazioa egiteagatik; lanean sexu-jazarpena egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera
  7. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluak ezartzen dituen egoeretariko batean. Eskabidean dagoen adierazpenaren bidez egiaztatuko da baldintza hori.

EDUKIA

Foru aldundiek zuzenean kudeaturiko beren titulartasuneko bide-azpiegitura bidesaridunak erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako dirulaguntzetarako 2025 urterako oinarri arautzaileak eta deialdia, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025 abenduaren 31ra.

Honako hauek joko dira diruz laguntzeko egitatetzat: Bizkaia, Gipuzkoa (AP-1 eta AP-8) edo Arabako (AP-1) foru aldundien titulartasunekoak diren eta zuzenean kudeatzen diren bide-azpiegitura bidesaridunak erabiltzea.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

90 084 00 48

Interbiak, Kanariar uharteak 19-1. Solairua

Interbiak Bizkaia