BideON Arratian

Ordutegi berria BideOn Arratian aplikazioa

Jasangarritasuna

Mugikortasun jasangarriaren ekimena nahieran

Arratiako Udalerrien Mankomunitateak esperientzia pilotu bat jarri du abian gazte unibertsitarioei garraio-zerbitzu berri bat eskaintzeko. Arratiako udalerriren batean erroldatuta bazaude (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide edo Zeanuri), zure unibertsitatera erosoago iristeko proiektu honek garraiobide alternatiboak eskaintzen dizkizu.

Proiektu honek Arratiako eskualdean identifikatutako erronka nagusietako bati erantzuna ematen dio Foru Aldundiak biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko abian jarritako Herri Txiki, Aukera Handi prozesuaren esparruan, izan ere 65 urtetik gorako pertsonei ere zerbitzua eskainiko baitie. Pertsona hauek, hiriguneetara hurbilduko dira, behar dituzten kudeaketak egin ditzaten.

Zure bidaia erreserbatzea oso erraza da! Ekimenaren app-aren bidez egin dezakezu, 94 471 46 24 telefonora deituz edo Igorreko Jendearen Arretarako Bulegoan bertan. Erreserba egin ondoren, gidariak bidaia-eskaera jasoko du eta zuregandik hurbilen dagoen geldialdi birtualean zure bilketa programatuko da. Ibilgailua ahal denean partekatzeak, bideON sistema jasangarri eta eraginkorra bihurtzen du, baita ekonomikoa ere, bidaiaren prezioa 1 eta 1,50 euro artekoa izango baita.

Informazio gehiago nahi baduzu, Arratiako bezeroaren arretarako bulegotik pasa zaitezke (Agirre Lehendakaria, 11) goizeko eta arratsaldeko ordutegian, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

abian gara