DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

«Bilbao Gazte Partekatzen» Gazteentzako etxebizitza partekatuak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/12/09

BALDINTZAK

a) 22 eta 29 urte bitartean izatea. Hala ere, etxebizitzetako gutxieneko egonaldiaren iraupena (urtebete) betetzen dela bermatzeko, eskatzaileek 28 urte izan beharko dituzte gehienez eskaera aurkezteko unean.

b) Bere kargura pertsonarik ez izatea.

c) Etxebiden eskatzaile gisa inskribatuta egotea, alokairuan, Udal Etxebizitzak erakundeak oinarriak argitaratzen diren egunean jasotako azken fitxategiko eskatzaileen zerrendaren arabera. Etxebiden alokairuko eskatzaile gisa izena emanda dagoen ala ez ofizioz egiaztatuko du Bilboko Udal Etxebizitzak erakunde autonomoak.

d) Bilbon gutxienez 6 hilabete lehenagotik eta modu jarraituan bizitzea (Gazteria eta Kirol Sailak egiaztatuko du erroldaren bidez) familiaren etxebizitzan. Familiaren etxebizitzatzat hartzen da eskatzailearen familia-unitatearen bizilekua dena. Familia-unitateko titularrak eta eskatzaileak odolkidetasuneko lehen edo bigarren mailako ahaidetasun-harremana izango dute. Interesdunak behar bezala egiaztatu beharko du ahaidetasun-harremana.

e) Etxebizitzarik jabetzan, usufruktuan edo alokairuan ez izatea. Eskatzaileak datu hori egiaztatuko du, hala eskatzen zaionean, Jabetza Erregistroko kokapen-ohar bat aurkeztuta.

f) Eskaera-egunean urtean gutxienez 16.520 eta gehienez 21.000 euro gordineko diru-sarrerak egiaztatzea. Plaza esleitu eta hurrengo 6 hilabeteetan diru-sarrera horiei eusteko benetako itxaropena egiaztatu beharko da. GAZ Bilbaok egokitzat jotzen duen dokumentazioa eskatuko dio interesdunari. Horretarako, baliteke interesdunaren familia-unitatearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar izatea eskariarekin batera, 2. oinarrian ezarritako betebehar ekonomikoak ordaintzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz.

g) «Emantzipaziorako ibilbide pertsonala» izatea, GAZ Bilbao zerbitzuarekin lankidetzan diseinatuko dena. Emantzipaziorako ibilbide pertsonala diseinatzeko, aurkeztutako dokumentazioa eta elkarrizketan bildutako datuak hartuko dira kontuan. GAZ Bilbaok ibilbidea behar bezala betetzen dela egiaztatuko du.

h) Komunitatearentzako zerbitzuen plana -erakunde laguntzaileak esleitu dionabetetzea.

EDUKIA

Programak, hasierako fase honetan, 9 plaza —gela— eskaintzen ditu, ezaugarri hauekin:

— Partekatuak (2 edo 3 gazte etxebizitza bakoitzeko) banakako logelan.

— Etxebizitzako eremu komunetan sukaldea eta oinarrizko altzariak daude.

— Etxebizitza-erabileraz besteko errentamendu-kontratuak —logelakoak

— urtebeteko iraupena izango du, eta beste 3 urtez luzatu ahal izango da gehienez.

— Programa honen barruko esleipenaren kontraprestazio gisa, honako hauek ezartzen dira: • Prezio sinbolikoa: 55 euro hilean. Argi-, ur- eta gas-gastuak ez daude sartuta (kalkulatu da hilean 60 euro). • Komunitatearentzako zerbitzuak, gutxienez astean 4 orduz, Udal Etxebizitzak erakundeak eta Gazteria eta Kirol Sailak gidatutako proiektuen barruan. Zereginak esleitzean, ahal den neurrian, parte hartzen duten gazteen prestakuntza, gaitasunak eta interesak hartuko dira kontuan.

— Etxebizitzak Otxarkoaga auzoko Irumineta, Txotena eta Larratundu kaleetan daude. Ez dituzte hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren zehaztapenak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilboko Udala

944 025 401 / 747 451 437 (whatsapp)

La Perrera, Sabino Arana 50 (Basurtu)

Bilbao Gazte