BIME PRO indartsu dator, 100 hizlari baino gehiagorekin eta online plataformarekin

Enplegua eta ekintzailetza Kultura eta sormena

#inoizbainogerturago lelopean, musikaren kongresua Euskalduna Jauregian egingo da lehen aldiz urriaren 26tik 29ra. Adi!

C. Tangana, Calle 13, Billie Eilishen managerra, Lady Gagaren ekoizlea, La Casa de papel sailaren musika ikuskatzailea... Musikaren industriako lehen mailako 100 hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute aurten BIME PRO jaialdian. Gainera, egoera berrira egokituta, kongresua modu presentzialean zein online jarraitu ahal izango da.

Formatu presentzialean, aurten BIME BECetik Euskaldunara lekualdatuko da, eta edukiera askoz ere mugatuagoa izango du. Online jarraitu nahi dutenentzat, kongresuak streaming bidez hitzaldi gehienak ikusteko aplikazioa jarri du martxan. Gainera, aurrez aurreko campusa mantentzen den arren, BIMEk online campuserako tiketak ere eskaintzen ditu alternatiba gisa.

Egoera berria hitzaldien gaietan ere nabarituko da, aurtengo mamia sektorearen etorkizunari buruzko eztabaidan baitago, mundu osoan milaka kontzertu bertan behera utzi ondoren. Anima zaitez, begiratu agenda eta eskuratu orain zure sarrera!

Argibide gehiago

BIME PROren webgunea

“BIME PRO modu presentzialean zein online jarraitu ahal izango da”