DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

BIME BILBAO

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/10/31

EDUKIA

Bilboko hurrengo edizioa urriaren 28tik 31ra egingo da eta, berriz ere, industriako eta kulturaren munduko ahots handiak bilduko ditu, baita egun nazioartean proiekziorik handiena duten talentuak ere, musikaren industriaren ekosistema elkarrekin indartzen jarraitzeko apustu argian. BIME PROren esparruan, honako hauek parte hartuko dute: Rubén Blades, Latinoamerikako musikaren legenda, Mau y Ricky bikote venezuelarra, Mon Laferte artista txiletarra, Leire Martínez, bakarkako etapa berrian, Ignacio Meyer (TelevisisaUnivisión) eta Víctor González (Virgin Music Group).

Bestalde, BIME LIVEk agertoki handi bihurtuko du hiria, eta honako artista hauen showcase-ak eta kontzertuak bilduko ditu: Delaporte, Orishas, Queralt Lahoz, Javiera Electra, Yami Safdie, Esteban Rojas, Lara91K, Jesse Baez eta Txopet.

Hurrengo edizioak lan-arlo berri bat izango du, Kultura eta Sormen Industrien Ikerketarako lehen Kongresua bilduko baitu BIME Pro ekimenaren esparruan. Haren antolatzailea Bartzelonako UIC Unibertsitatea izango da. Kongresuak hainbat aditu, akademiko eta profesional bilduko ditu sektorearen erronkak zorrotz aztertzeko eta KSIen profesionalizazioa eta hazkundea bultzatuko duen ezagutza aplikatua sortzeko. Hala, BIMEk musikaren eta kultura- eta sormen-industrien sektorea Euskaditik mundura indartzen jarraitzearen alde egiten du, kultura, berrikuntza eta aniztasuna indar eraldatzaile bihurtzen diren leku gisa sendotzeko.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

BIME

BIME PRO