DEIALDIAK

BOLUNTARIOAK

BizkaiaGara Eguna 2023

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/06/11

EDUKIA

BizkaiaGara-k Urkiolako parke naturalean ekainaren 11n egingo den ingurumeneko ekimen solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, eta toki enblematiko batean izanik, 10:00etan hasiko den naturako zaborraren aurkako ekimen honetara etortzera animatzen zaitu.

Zure konpromisoa aktibatuko duen hondakin-bilketa publiko guztientzako jarduera ireki gisa planteatzen da, eta banaka edo taldean parte hartu ahal izango duzu. Bilketaz gain, goizean zehar hainbat jarduera ludiko eta sentsibilizazio jarduera egingo dira Urkiolan.

Bete hurrengo formulario hau eta laster jarriko gara zurekin harremanetan. Eman izena, ekin, gozatu eta ospatu BizkaiaGara-ren eskutik!

Zatoz eta jarri zure aletxoa gure ingurune naturala hobetzeko!

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gara

94 416 15 11

Ronda, z/g , Bilbao

komunikazioa@bizkaiagara.eus

Bizkaia Gara