Bizkaian gertatzen den guztia, zure esku

Kultura-nortasuna Osasuna eta ongizatea

BizkaiUp aplikazioa uda honetarako behar duzun informazio guztia eskaintzeko eguneratu egin da

Zure telefonoan edo tabletan BizkaiUp aplikazioarekin, aurtengo udan ez duzu Bizkaian gertatzen den ezer galduko. Bizkaiko Foru Aldundiaren aplikazio honen bertsio berria inoiz baino bizkorragoa, praktikoagoa eta eskuragarriagoa da, erabilgarritasun gehiagorekin dator, eta jakinarazpenak pertsonaliza ditzakezu, plan batek ere ihes egin ez diezazun.

Deskargatu aplikazioa, konfiguratu hizkuntza, hautatu kontsultatu nahi dituzun zerbitzuak eta aukeratu jaso nahi dituzun jakinarazpenak gehien interesatzen zaizunaren berri izateko:

  • Hondartzen eta igerilekuen egoerari buruzko informazioa: Ikusi hondartzen eta igerilekuen edukierari buruzko informazio eguneratua, bandera zein kolorea daukan, giroko eta uretako tenperatura zein den, aparkalekuan lekurik badagoen…
  • Jardueren agenda: kulturak, kirolak, euskarak eta aisiak ere badute bere lekua. Iragazkiak erabili herri, leku eta kategoriaren arabera gehien gustatzen zaizkizunak bilatzeko.
  • Planak eta ibilbideak: Ziur oraindik Bizkaiko lekuak dituzula deskubritzeko. Atal honetan Bizkaiko onena bisitatzeko eta berraurkitzeko planak eta ibilbideak aurkituko dituzu.
  • Erreserbak: Gaztelugatxera eta Foru Liburutegira joan ahal izateko.
  • Albisteak: Zerbitzu honetan izena eman, eta Bizkaiko Foru Aldundiak zuretzat egunero egiten duenari buruzko informazioa jasoko duzu.

Gainera, BizkaiUp askoz ere erabilgarritasun gehiagorekin dator:

  • Aldundiko departamentuetan Aurretiko hitzordua eta aurrez aurreko arreta eskatzea.
  • Aldundiaren zerbitzuetan telefono bidezko arreta eta beste telefono erabilgarri batzuetan.
  • Kontsulta, kexa, iradokizun eta komunikazioetarako postontzia.
  • Aldundiaren Egoitza Elektronikoa, izapide guztiak egin ahal izateko.

BizkaiUp aplikazioa doakoa da, eta Androiderako eta IOSerako dago erabilgarri. Deskargatu orain, eta ez galdu Bizkaian gertatzen den ezer

Deskargatu BizkaiUp aplikazioa eta Bizkaia osoa zure esku izango duzu