DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2027an Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horientzat laguntza emateko programa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/26

BALDINTZAK

1. Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko Etorkizun Handiko Kirolari izaera edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai izaera aitortzea nahi duten kirolariek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • a) 2026. urterako edo 2026/2027 denboraldirako kasuan kasuko Euskadiko Federazioak luzatutako lizentzia izatea.
  • b) 2003. eta 2011. urteen artean (biak barne) jaioak izatea. 2011. urteaz geroztik jaiotako kirolarien kasuan, proba olinpikoetan lehiatzen diren kirolariek baino ezin izango dute promesa-aitorpena jaso, betiere merezimenduak goragoko kadete kategorian edo goragoko batean lortzen badituzte. Horrez gain, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion federazioaren txostena aurkeztu beharko du kirolariak, bertan parte hartu izana justifikatzeko. Federazio txosten hori ez da loteslea izango. Kirol Zerbitzuak proposatu dezake txostena aurkeztu duten kirolariak ez sartzeko, beti ere zergatia arrazoitzen badu.
  • c) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea, etenik gabe, 2025eko urriaren 1etik aurrera.

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak gaurko Gobernu Kontseiluan onetsi du Bizkaian etorkizun handiko kirolariak detektatu eta sostengatzeko 2027ko programarako deialdia. Ekimen horretan parte hartzeko, urriaren 2tik aurrera eman ahal izango da izena. Lurralde historikoan ibilbide nabarmena eta proiekziorako ahalmena duten kirolari gazteei ezagutza eta bidelaguntza egitera bideratuta dago ekimena. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 2tik urriaren 26ra arte egongo da irekita, bi egunak barne.

Interesdunek dagokion eredu ofizialaren bidez formalizatu beharko dute eskabidea eta aurkeztu beharko dituzte eskatutako egiaztagiriak, 2026ko edo 2026/2027 denboraldiko federazio-lizentzia barne, eta alegatutako kirol-merezimenduak. 2027an Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolari Hautagai aitortza lortzeko aukera izateko, beharrezkoa izango da 2003 eta 2011 artean jaiotakoa izatea (data biak barne) eta 2025eko urriaren 1etik erroldatuta egotea, etenik gabe, Bizkaiko lurralde historikoan.

2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean lortutako kirol-merezimenduak hartuko dira kontuan balorazioa egiteko. Ebaluazio horretatik abiatuta, foru-erakundeak kirolarien zerrenda bat egingo du eta bi kategoriatan sailkatuko ditu: Etorkizun Handiko Kirolaria eta Etorkizun Handiko Kirolari Hautagaia. Hautapen-irizpideen artean, honako hauek daude: nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartu izana, Espainiako txapelketetan emaitza nabarmenak lortu izana, Espainiako selekzioarekin kontzentrazioetan edo teknifikazioetan egon izana eta emaitza jakin batzuk lortu izana zenbait modalitatetan, hala nola tostako arraunketan, surfean, hipikan edo euskal pilotan.

Programan sartutako pertsonek sostengu-baliabide batzuk izango dituzte eskura, 2027ko abenduaren 31ra arte, beren kirol-garapenari laguntzera bideratuta. Baliabide horien artean daude, besteak beste: entrenamendu fisikoetan errendimendua hobetzeko aholkularitza, orientazioa eta jarraipena, laguntza nutrizional ergogenikoa, kirol-teknikariekiko lankidetza, entrenamenduen eta lehiaketen jarraipen indibidualizatua, orientazio akademikoa eta profesionala, eta kirol-zerbitzu medikoak planifikatu eta kudeatzeko aholkularitza.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083525 / 94 94 608 36 54

Rekalde zumarkalea, 30 - 1

KIROLAK