DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2025an Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horientzat laguntza emateko programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/10/24

BALDINTZAK

  1. Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko Etorkizun Handiko Kirolari izaera edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai izaera aitortzea nahi duten kirolariek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. 2024. urterako edo 2024/2025 denboraldirako kasuan kasuko Bizkaiko federazioaren bitartez lizentzia izapidetuta izatea.
    2. 2001. eta 2009. urteen artean (biak barne) jaioak izatea.

    2009. urteaz geroztik jaiotako kirolarien kasuan, proba olinpikoetan lehiatzen diren kirolariek baino ezin izango dute promesa-aitorpena jaso, betiere merezimenduak goragoko kadete kategorian edo goragoko batean lortzen badituzte. Horrez gain, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion federazioaren txostena aurkeztu beharko du kirolariak, bertan parte hartu izana justifikatzeko.

    Federazio txosten hori ez da loteslea izango. Kirol Zerbitzuak proposatu dezake txostena aurkeztu duten kirolariak ez sartzeko, beti ere zergatia arrazoitzen badu.

  2. 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era (egun biak barne), gutxienez 5. oinarrian datorren kirol merezimenduren bat lortu duten kirolarien eskabideak baino ez dira aztertuko.

    Kirol merezimendu horiek dekretu honen 4.2.a) oinarriaren arabera aurkeztu den lizentziarekin lortuak izan beharko dute, eta lizentzia hori dagokion Bizkaiko lurraldeko federazioak izapidetua izan behar du.

    Hala ere, surfaren modalitatean, ondorio horietarako, Bizkaiko lurraldeko federazioak izapidetutako lizentziarekin lortutako merezimenduez gain, Espainiako Surf Federazioaren lizentziarekin edo World Surf League lizentziarekin lortutakoak ere onartuko dira.

EDUKIA

Kirolaren munduan proiekzioa duten Bizkaiko Lurralde Historikoko kirolariak detektatzeko eta 2025 Programan sartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak kirol-merezimenduen ebaluazioa egingo du, eskatzaileek emandako dokumentazioaren eta datuen arabera, eta bi kirolari-kategoriaren zerrenda osatuko du, merezimendu horien arabera: Etorkizun Handiko Kirolariak eta Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagaiak.

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuak behar den laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko ditu foru dekretu hau dela-eta sortutako zalantza edo kontsulta guztiak argitzeko, horretarako, foru webgunea erabili ahal da: http://www.bizkaia.eus/laguntzaileKirolak

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 3tik 24ra bitartekoa izango da, egun bi horiek barne.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083525 / 94 94 608 36 54

Rekalde zumarkalea, 30 - 1

KIROLAK