DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/12/01

BALDINTZAK

  1. Etenik gabe 2022ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.
  2. 2022ko azaroaren 28tik 2022eko azaroaren 26ra proba hauetan parte hartzea:
    1. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere honako kategoria hauetan: kadeteak, gazteak, juniorrak edo absolutua; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
    2. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren estatuko probetan parte hartzea, baina betiere Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari gisa aitortuak badaude; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
    3. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere probak maila absolutukoak badira; lehiaketek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
  3. 2007. urtean edo hori baino lehen jaioak.
  4. Diru laguntza eskabidearen objektu den modalitateko Bizkaiko lurraldeko kirol federazioan edo, modalitatean Bizkaiko lurralde federaziorik ez badago, Euskadiko federazioan izena emanda duen kirol klub edo elkarte bateko 2022ko edo 2023ko lizentzia edukitzea, zein 2022/2023 denboraldikoa.

EDUKIA

2022ko azaroaren 28tik 2023ko azaroaren 26ra titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren kirol probetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak.

Probek izan behar dute kategoria kadete, gazte, junior edo absolutukoak

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 608 2401 / 94 608 3654

Errekalde zumark., 30 - 1 (48009 Bilbo)