DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/12/02

BALDINTZAK

  1. Etenik gabe 2023ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.
  2. 2023ko azaroaren 27tik 2024ko azaroaren 25era proba hauetan parte hartzea: nazioarteko kirol probetan, edo titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren kirol probetan.
  3. 2008. urtean edo hori baino lehen jaioak. Salbuespenez onartuak izango dira 2008a ondoren jaiotakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai legez aintzatetsi baditu.
  4. Diru laguntza eskabidearen objektu den modalitateko Bizkaiko lurraldeko kirol federazioan edo, modalitatean Bizkaiko lurralde federaziorik ez badago, Euskadiko federazioan izena emanda duen kirol klub edo elkarte bateko 2023ko edo 2024ko lizentzia edukitzea, zein 2023/2024 denboraldikoa.

EDUKIA

Izen-emate, egonaldi, joan-etorri eta mantenurako gastuak ordaintzeko dirulaguntza emango zaie Bizkaiko kirolariei, kirol-probetan parte har dezaten, banakako nahiz binakako norgehiagoketan, 2023ko azaroaren 27tik 2024ko azaroaren 25era bitartean, baldin parte hartzen badute nazioarteko kirol-probetan edota titulua lortzeko bide ematen duten edo titulua lortzeari begira puntuak ematen dituzten kirol-probetan edota goragoko mailako lehiaketa baterako sailkatzen dutenetan.

Diruz lagunduko dira, halaber, entrenatzaile edo prestatzaile fisikoaren papera betetzen duen pertsona baten gastuak eta ordainsariak. Mantenu eta egonaldi-gastuen kasuan, lehiaketaren aurreko egunari, lehiaketa-egunei eta lehiaketaren hurrengo egunari dagozkionak baino ez dira diruz lagunduko.

Diru laguntza jaso dezaketen probak Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskineko modalitate eta diziplinen katalogoan Eusko Jaurlaritzak aitortutako diziplinetakoak izan beharko dira. Foru dekretu honen ondorioetarako, nazioarteko kirol probatzat hartuko dira modalitateko nazioarteko federazioaren egutegi ofizialean halakotzat ageri direnak.

Probek izan behar dute ume, kadete, gazte, junior edo kategoria absolutukoak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 608 2401 / 94 608 3654

Errekalde zumark., 30 - 1 (48009 Bilbo)