DEIALDIAK
DIRU-LAGUNTZAK
Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak
IREKIA
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2026/12/01
BALDINTZAK
a) Etenik gabe 2025eko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.
b) 2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzea.
c) 2010. urtean edo lehenago jaioak. Salbuespenez onartuak izango dira 2010aren ondoren jaiotakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai legez aintzatetsi baditu.
d) Bizkaiko lurraldeko kirol-federazioak edo, Bizkaiko lurralde-federaziorik ez badago, euskal federazioak izapidetutako lizentzia izatea, dirulaguntza eskatzen den modalitatekoa. Lizentziak 2025. edo 2026. urterako egon beharko du indarrean, edo 2025/2026ko edo 2026/2027ko denboraldirako.
EDUKIA
Bizkaiko kirolariek dirulaguntza jasoko dute beren gain hartu behar izan dituzten inskripzio, egonaldi, joan-etorri eta mantenu gastuengatik, baldin eta 2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzen badute, banakako nahiz binakako norgehiagoketan.
Diruz lagunduko dira, halaber, kirolariek bere gain hartutako entrenatzaile-lanak egiten dituen laguntzaile baten gastuak eta ordainsariak, proba egiteko unean indarreko lizentzia badu diruz lagundutako probari dagokion diziplinan entrenatzaile gisa jarduteko.
Mantenu- eta egonaldi-gastuen kasuan, lehiaketan parte hartu aurreko egunari, lehiaketan parte hartzen den egunei eta lehiaketan parte hartu eta hurrengo egunari dagozkien gastuak baino ez dira diruz lagunduko.
Era berean, mantenu-gastuen kasuan, eguneko hiru mantenu baino ez dira kontuan hartuko.
Diruz lagunduko diren probak Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako kirol modalitateen eta diziplinen katalogoa eguneratzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 10eko Aginduan halakotzat aitortutako kirol-diziplinei buruzkoak izan beharko dira. Era berean, dirulaguntza jaso ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak agindu horren ondoren aitortutako kirol-diziplinen probek, baldin eta proba egin aurretik aitortzen badira.
Hipikako diziplinen kasuan, baldintza hauek betetzen dituzten eskabideak soilik hartuko dira kontuan:
— Jauzi-diziplinan: lehiaketa minimoa: 6ko lauhazka, eta gutxieneko altuera: 1,30 metro.
— Raid diziplinan: lehiaketa minimoa: izar 1, eta gutxieneko distantzia 80 kilometro.
— Lehiaketa osoko diziplinan: lehiaketa minimoa: 7ko lauhazka.
— Hezte-diziplinan: lehiaketa minimoa: 4ko lauhazka, eta tarteko mailako proba.
— Poni-diziplinan: lehiaketa minimoa: D kategoria, eta gutxieneko altuera 1,1 metro. Promesa edo promes aurreko aitorpena duten kirolariak bakarrik onartuko dira.
Foru Dekretu honen ondorioetarako, nazioarteko kirol probatzat hartuko dira modalitateko nazioarteko federazioaren egutegi ofizialean halakotzat ageri direnak. Surf modalitatean, WSLk antolatutakoak ere nazioarteko kirol-probatzat hartuko dira.
Probak izan behar dira ume, kadete, gazte, junior, absolutu edo kategoria seniorrekoak.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Bizkaiko Foru Aldundia
94 608 2401 / 94 608 3654
Errekalde zumark., 30 - 1 (48009 Bilbo)