DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2022/12/02

BALDINTZAK

  1. Etenik gabe 2021ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.
  2. 2021ko azaroaren 29etik 2022eko azaroaren 27ra proba hauetan parte hartzea:
    1. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere honako kategoria hauetan: kadeteak, gazteak, juniorrak edo absolutua; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
    2. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren estatuko probetan parte hartzea, baina betiere Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari gisa aitortuak badaude; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
    3. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere probak maila absolutukoak badira; lehiaketek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
  3. 2006. urtean edo hori baino lehen jaioak.
  4. Diru laguntza eskabidearen objektu den modalitateko Bizkaiko lurraldeko kirol federazioan edo, modalitatean Bizkaiko lurralde federaziorik ez badago, Euskadiko federazioan izena emanda duen kirol klub edo elkarte bateko 2021ko edo 2022eko lizentzia edukitzea, zein 2021/2022 denboraldikoa.

EDUKIA

2021ko azaroaren 29tik 2022ko azaroaren 27ra titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren kirol probetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak.

Probek izan behar dute kategoria kadete, gazte, junior edo absolutukoak

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710 / 94 4068759

Errekalde zumark., 30 - 2 48009 Bilbo