DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/12/01

BALDINTZAK

  1. Etenik gabe 2024ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.
  2. 2024ko azaroaren 26tik 2025eko azaroaren 24ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzea.
  3. 2009. urtean edo hori baino lehen jaioak. Salbuespenez onartuak izango dira 2009aren ondoren jaiotakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai legez aintzatetsi baditu.
  4. Indarrean dagoen 2024ko edo 2025eko lizentzia edukitzea, zein 2024/2025 edo 2025/2026 denboraldiko lizentzia, Bizkaiko kirol-federazioko kirol-klub edo -elkarte batena, edo, Bizkaiko lurralde-federaziorik ez badago, euskal federazioarena, dirulaguntzaren eskaeraren xede den modalitatekoa. Diruz lagundutako probetan inongo klubekin loturarik ez duten lizentziekin parte hartzeko aukera ematen duten modalitateen kasuan, dagokion euskal federazioak emandako lizentzia.

EDUKIA

Izen-emate, egonaldi, joan-etorri eta mantenurako gastuak ordaintzeko dirulaguntza emango zaie Bizkaiko kirolariei, kirol-probetan parte har dezaten, banakako nahiz binakako norgehiagoketan, 2024ko azaroaren 26tik 2025eko azaroaren 24era bitartean, baldin parte hartzen badute nazioarteko kirol-probetan edota titulua lortzeko bide ematen duten edo titulua lortzeari begira puntuak ematen dituzten kirol-probetan edota goragoko mailako lehiaketa baterako sailkatzen dutenetan.

Diruz lagunduko dira, halaber, entrenatzaile edo prestatzaile fisikoaren papera betetzen duen pertsona baten gastuak eta ordainsariak. Mantenu eta egonaldi-gastuen kasuan, lehiaketaren aurreko egunari, lehiaketa-egunei eta lehiaketaren hurrengo egunari dagozkionak baino ez dira diruz lagunduko.

Diru laguntza jaso dezaketen probak Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskineko modalitate eta diziplinen katalogoan Eusko Jaurlaritzak aitortutako diziplinetakoak izan beharko dira. Foru dekretu honen ondorioetarako, nazioarteko kirol probatzat hartuko dira modalitateko nazioarteko federazioaren egutegi ofizialean halakotzat ageri direnak.

Probek izan behar dute ume, kadete, gazte, junior edo kategoria absolutukoak.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 608 2401 / 94 608 3654

Errekalde zumark., 30 - 1 (48009 Bilbo)