DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Nekazaritza-ustiategietan inbertitzeko laguntza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/09/16

BALDINTZAK

Nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisikoak eta juridikoak

EDUKIA

Lehia askeko erregimenean, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko dirulaguntzak emateko, eta 2026erako laguntza-deialdia egitea, 2022/2472 salbuespeneko erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz.

Laguntza hauen helburua ustiategia modernizatzea eta mekanizatzea da, ekoizpen-kostu zuzenak murrizteko eta lanaren produktibitatea hobetzeko, ingurumen-jasangarritasuna eta laneko segurtasuna eta animalien higiene-baldintzak hobetzeko, ekoizpenen kalitatea hobetzeko eta elikagaien segurtasuna indartzeko, ekoizpena merkatuaren eskaeretara birbideratzeko eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko.

atuaren eskaeretara birbideratzeko eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko. Halaber, dekretu honen bidez, nekazaritza-sektorean pertsonak sartzeko helburua indartu nahi da, eta belaunaldiarteko erreleboaren bidez nekazaritza-jarduerak irautea eta erretiroagatik jarraipena arriskuan duten nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak kontserbatzea eta mantentzea ere.

Dirulaguntzen programa honen babesaren pean egiten diren proiektu guztiek genero-ikuspegia jaso behar dute, eta ezin dute bereizkeria dakarren osagairik erabili, ez hizkuntzaren erabileran, ez irudietan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068000

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila; Lehendakari Aguirre etorbidea, 9, 4.sola