Hurbildu zaitez Bizkaiko kulturaren funtsa ezagutzera

Kultura eta sormena

2022an ez huts egin foru-museoek zuretzat prestatu dituzten jarduerak

Esku-hartze artistikoak, diziplina anitzeko topaketak, Erdi Aroko plateren dastatzea, irute-erakustaldiak… Neguko eta udaberriko hilabeteak Bizkaiko museo, areto eta leku interesgarrietara heltzen dira jardueraz eta erakusketaz beteta, kulturaz ahalik eta gehien gozatzeko.

Hauek dira hilabete hauetan parte har dezakezun jardueretako batzuk:

Leire Llanoren IRUDIZTATUTAKO INPROBISASIOAK izaera parte-hartzailedun esperientzia artistikoak dira. Urtarrilaren amairen musikari batek eta bi ilustratzailek modu inprobisatuan jarduten dute elkarrekin, musikaren eta irudiaren bidez espazio murgiltzaile bat sortuz.

Otsailaren 26an, poesiaz, musikaz eta dantzaz gozatu ahal izango duzu. Egun horretan zehar, Museora joaten den jendeak espazioaz gozatzeko aukera izango du, musika eta dantza uztartzen dituen bisita gidatuan, burdinolako soinu eta usainekin nahastuta. Gainera, perkusioaren soinuetan eta Janire Etxaberen aireko dantzaren irudi ikusgarrietan jatorria duten beste sentsazio asko sentituko dituzte.

Datorren martxoaren 26an RELOADED_Emakume Arketipoak heltzen da. Topaketa-itxurako antzezlan honetan Juana Lor, Haizea Águila eta Beatriz Villanueva aktoreek tresna erabilgarri batzuk eskaintzen dituzte, emakume bakar batean bizi daitezkeen emakume guztiak identifikatu eta ezagutzeko.

Apirilaren amaieran Txakolinaren Magiaz gozatzeko aukera izango dugu,  magia eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna, Jon Zabal magoa eta Yogurinha Borova artista integralaren eskutik.

Maiatzean antzerki-tailerrak eta herri-ikuskizunak egingo dira. Antzerki tailer bat eta inguru bikain batean antzezteko propio sortutako ikuskizun bat: Muskizko Muñatones gazteluan. Hortzmuga konpainiako profesionalek antzeztuko dituzte pertsonaia nagusiak, eta tailerrean izango diren pertsonek haiekin batera antzeztuko dituzte eszenak.

Zentzumenen Akelarrea MBC / TRACKEN studio. Izaskun Barroso aktore eta zuzendariak antzerki esperientzia bat proposatzen digu William Shakespeareren eskutik, baina Euskal Herrira, bere historiara eta bere mitologiara hurbilduz.

 

Eta, hori guztia gutxi balitz, udazkenean MusEkintza, Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia irailaren 24an abiatuko da Muñatones gazteluan MBC / La Glo Circo / TRACKEN studioren, musika, dantza bertikala eta bisualak konbinatzen dituen ikuskizunarekin. Urrian Euskal Herria Museoan figurante gisa parte hartu ahal izango da Museoan filmatzean eta, azaroan, Arkeologi Museoa izango da Zukut taldearen antzinako hotsen agertokia.

Bizkaiko museoen, aretoen eta leku historikoen jarduera hauek eta beste asko 2022 Jardueren Egitarauan, www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean eta MusEkintzan aurkituko dituzu.

Foru-museoetan asko duzu ikusi eta egiteko!