Bizkaitik Mugitu-ri esker garraio publikoko bidaiak planifikatu ditzakezu!

Kultura eta sormena Osasuna eta ongizatea

Bizkaiko udalerriren batera joan nahi duzu eta ez duzu argi nola egin? Bizkatik Mugitu aplikazioa da zuretzat aukerarik onena. Kalkulatu tren-, metro-, tranbia- edo autobus-ibilbideak gehien interesatzen zaizkizun puntuen artean!

Sartu jatorri-puntu bat eta helmugako beste bat. Klik bakar batean, iradokitako ibilbideak ikusi ahal izango dituzu, eta hobekien egokitzen zaizun aukera aukeratu. Azkarra eta erraza. Eta bilaketa pertsonalizatuagoa nahiago baduzu, kalkulatu ibilbidea irteera-orduaren, iristeko orduaren edo lehentasunezko garraioaren arabera.

Gainera, Bizkaitik Mugiturekin zure geltokirik hurbilenak ezagutu, garraio publikoko operadoreen webguneetara sartu (Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus, Renfe edo Feve) eta zauden lekutik gertu dauden interesgune guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Bizkaitik Mugiturekin zure asteburuko ibilbidea planifikatu nahi baduzu, garraio publikoa erabil dezakezu, eta aplikaziotik Bizkaiko turismo-webgunera sar zaitezke, Visitbiscay.eus helbidera. Bertan, bisitatzeko altxor asko aurkituko dituzu.

Bizkaia zain duzu! Nahi duzun lekura, garraio publikoan.

"Kalkulatu tren-, metro-, tranbia- edo autobus-ibilbideak gehien interesatzen zaizkizun Bizkaiko puntuen artean"