Zure laguntza behar dugu! Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da Bizkaiaren elkartasuna aktibatzea!

Gizarte-konpromisoa Partaidetza

PREMIAZKOA Covid-19ko larrialdian: Boluntarioak behar dira adineko zaurgarriek dituzten beharrizanak betetzeko.

Bizkaian bakardade-egoeran dauden adineko zaurgarriei laguntza emateko boluntarioen sarea #BizkaiaGara

Boluntarioak behar dira egoera ahulenean dauden adinekoen beharrizan puntualei erantzuteko, erakundeek koronabirusari aurre egiteko aplikatu dituzten euste-neurrien ondorioz, ezin baitira kalera irten oinarrizko erosketak (elikagaiak eta sendagaiak) egitera.

Bizkaiko Foru Aldundiak Boluntarioen Laguntza Sarea #BizkaiaGara sortu du, COVID-19 birusak sortutako larrialdia dela eta, foru-erakundeak identifikatuta dituen 10.000 adineko zaurgarriek dituzten beharrizanak betetzen laguntzeko.

Hiru zeregin hauek izango dira laguntzaren ardatz:

1. Adinekoekin telefonoz harremanetan jartzea, elikagaien eta sendagaien arloan dituzten beharrizanei buruz galdetzeko.
2. Adierazitako produktuak erostea.
3. Eskatutako produktuak etxez etxe banatzea.

Boluntarioek behar diren informazioa, prestakuntza, orientazioa eta baliabide materialak jasoko dituzte zeregin hori egiteko.

Zorrotz bete beharko dituzte segurtasunaren eta higienearen arloko neurriak, boluntarioak eurak eta lagundutako adinekoak babesteko.

#BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarearekin bat egin nahi duten pertsonek bolunta Bizkaiko boluntariotza-agentziaren bidez egin ahal izango dute, astelehenetik aurrera. Horretarako, mezu bat bidali helbide honetara: bizkaiagara@bizkaia.eus, edo zure datuak utzi hurrengo formularioan.

"Zure laguntza behar dugu!"