DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2026.eko Egoitza Artistikoak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/01/31

BALDINTZAK

Deialdi hau honako baldintza hauek betetzen dituzten artista eta konpainiei zuzenduta dago:

• Dantza garaikidearen eta mugimenduaren inguruko proiektu artistiko bat garatzeko interesa duten artista guztiak.

• Koreografiaren esparru garaikidean lan egiten duten pertsonak edo bertan ibilbide profesional bat hasi nahi dutenak.

EDUKIA

DANTZALABEA dantzaren praktika profesionalerako gune bat da, Barakaldo Antzokian (Barakaldo · Bizkaia-Euskadi) kokatua.

Bizkaiko eta beste lurraldeetako dantzaren sorkuntza bultzatzeko eta sektore profesionala sendotzen laguntzeko, 2026ko martxoaren 22tik abenduaren 30era bitartean egingo diren 4 egonaldi artistikorako deialdia egiten da.

2 EGONALDI-MOTAK

A. Sorkuntza egonaldia finkatutako artista/konpainientzat. Gutxienez hiru ikuskizun profesionalki estreinatu dituzten artista edo konpainiak.

A.1. Egoitza Bizkaian duten artistak eta konpainiak, edo beren lana eta ibilbidea Bizkaiarekin lotuta dutenak.

A.2. Beste lurralde batzuetan egoitza duten artistak eta konpainiak.

B. Sorkuntza egonaldia artista/konpainia berrientzat. Oraindik ikuskizunik estreinatu ez duten edo, gehienez ere, arlo profesional edo amateurrean estreinatutako bi ikuskizun eskaini dituzten artistak eta konpainiak.

B.1. Egoitza Bizkaian duten artistak eta konpainiak, edo beren lana eta ibilbidea Bizkaiarekin lotuta dutenak.

B.2. Beste lurralde batzuetan egoitza duten artistak eta konpainiak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Barakaldoko Udala

Elcano 4, 48901 (Barakaldo)

dantzalabea@gmail.com

Barakaldo Antzokia