DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2024ko ekitaldian dibertsitatea kudeatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/03/06

BALDINTZAK

Erakunde onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Behar den bezala eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egon behar dute, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.
  2. Estatutuetan islatu behar dute beren helburu soziala hau dela:
    1. Jarduerak egitea kulturartekotasunaren arloan, edo aurreiritzi eta jokabide xenofobo eta/edo arrazisten aurkako borrokaren arloan.
    2. LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsari lotutako jarduerak egitea, foru dekretu honetako IV. kapitulura aurkeztutako proiektuen kasuan.
  3. Ezin dute irabaziak lortzeko asmorik eduki.
  4. Foru dekretu hau argitaratu aurretik dekretu honek jasotzen dituen arloetan jardun publikoa izan behar dute, egiaztatzeko modukoa.
  5. Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra eduki behar dute Bizkaiko Lurralde Historikoan.
  6. Ezin dira sartuta egon izaera bereko dirulaguntza.

EDUKIA

Foru dekretu honen bidez honako dirulaguntza mota hauek arautzen dira:

  1. Gizarte-erakundeak mantentzeko eta euren egiturak sendotzeko dirulaguntzak.
  2. Bizkaiko kultura-dibertsitatea aintzat hartzea eta hainbat kultura, etnia eta jatorri duten talde eta pertsonen arteko elkarrizketa, elkar-ezagutzea eta elkarrekintza positiboa sustatzen duten proiektuak egiteko dirulaguntzak.
  3. Dibertsitate afektibo-sexualaren eta familia-dibertsitatearen arloko proiektuak egiteko dirulaguntzak.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944066484 / 944067807 / 946083738

DIBERTSITATEA