DEIALDIAK

LEHIAKETAK

IV. Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/06/15

BALDINTZAK

  • Gaia: Durangaldean edo Durangaldeko edozein udalerritan kokatuta, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika…
  • Lana jatorrizkoa izan behar da.
  • Euskaraz izango da.
  • Eskatzailea, edo eskatzaile taldeko kide bat gutxienez, Durangaldean jaio, bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da.
  • Zuzenean edo zeharka giza eskubideak urratzen dituen edozein proposamen kanpoan utziko da.
  • Bakarka edo taldean aurkeztu daiteke ikerketa lana. Taldeen kasuan, ez da beharrezkoa kide guztiak 35 urte artekoak izatea, baina bai gehiengoa.

EDUKIA

Gazteen artean Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartea zaindu, ikertu eta zabaltzeko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin, Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa antolatzen du Gerediaga Elkarteak. Horretarako, euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera ematen ditugu.

1500 euroko sari bakarra egongo da

Lanak bidaltzeko: gerediaga@gerediaga.eus

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gerediaga Elkartea

94 681 80 66

Larrasoloeta, 3 (Durango)

gerediaga@gerediaga.eus

Gerediaga Elkartea