DEIALDIAK

JARDUERAK

Etikasi 2026 Ipar Irlanda-Euskadi

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/03/06

BALDINTZAK

18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.

EDUKIA

Etikasi giza eskubideetan sostengatutako hezkuntza-proiektua da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena; hots, enpatiaren aldeko hautua egiten du. Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Ipar Irlandara eta Euskadira bisita hezitzaileak eginez. Leku horiek motibazio politikoko indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte, eta bizikidetza erronka gisa ulertzen da, bai tokiko mailan zein maila globalean.

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizunak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka: mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzeko aukera ematen du. Modu horretan, giza duintasunean eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-esperientzia sustatzen dugu, lehen pertsonan ulertzen eta bizitzen hasita.

Etikasiren aurreko esperientzien ondoren, aurten ere bi bidaia egingo dira: bost eguneko bidaia Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta asteburu bat Euskadiko herri batzuetan (Pasaia eta Errenteria).

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

688 737 097

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

bakea@egk.eus

EGK