DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Ekintzailetzarako ideien bideo lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/11/17

BALDINTZAK

  • Bideoa gutxienez bi laguneko taldean aurkeztu behar da.
  • Bideo guztiek izenburua izan behar dute.
  • Bideoak euskaraz egin daitezke gaztelaniazko azpitituluekin, gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin, edo ingelesez egin daitezke euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Bideoek gutxienez 2 minutuko iraupena izan behar dute.

EDUKIA

Bideoek negozio- edo enpresa-ideia bat aurkeztuko dute.

Balorazio Irizpideak:

  • Originaltasuna.
  • Sormena.
  • Komunikazio ona (Hizkuntza egokia eta inklusiboa).
  • Aukera berdintasuna (emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna).
  • GJH (Garapen Jasangarriaren Helburuak).
  • Irudiaren eta soinuaren kalitatea.

Sariak:

  1. Lehen saria: 500 €-ko balioa duten txartelak.
  2. Bigarren saria: 350 €-ko balioa duten txartelak.
  3. Hirugarren saria: 150 €-ko balioa duten txartelak.

Sariak produktu elektronikoak erosteko txekeak izango dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Txorierri

gazteria@txorierri.eus

Gazteria Txorierri