DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan proiektuak egiteko dirulaguntzak 2026

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/02/12

BALDINTZAK

Erakunde onuradun izan daitezke 21., 28., 35. eta/edo 42. artikuluetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko emakume-elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, aurkezten diren dirulaguntzaren modalitatearen arabera.

EDUKIA

Foru Dekretu honen bidez honako dirulaguntza mota hauek arautzen dira:

  1. Emakumeen elkarteak indartzeko dirulaguntzak (II. kapitulua).
  2. Emakumeen elkarteentzako dirulaguntzak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektuak egiteko (III. kapitulua).
  3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektuak egiteko (IV. kapitulua).
  4. Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea helburutzat duten proiektu eraldatzaileetarako dirulaguntzak (V. kapitulua).

Dirulaguntza jaso nahi dute erakundeek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute, egoitza elektronikoan nahitaez: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944066484 / 944067807 / 946083738

EMAKUME ETA GIZOENEN ARTEKO BERDINTASUNA